Uda agurtzen Gouretten

Hain euritsua izaten ari den udazken honetan, kontsolatu gaitezke joan den udako istorioak gogoratzen… Eta hala, iraileko egun batean Raul eta biok Gourette aldera itzuli ginen Rognon de Ger-ko (2573m) ipar ekialdeko pareta bisitatzera. Pareta zabal hau da Gouretteko estaziotik ikus daiteken altuen eta zirraragarriena, Salon de Ger, Pic de Ger eta Rognon de Ger-en tontorrez osatua.


“Trois ans dèja” izeneko bia zen gure helburua. Itxuraz nahiko ekipatua eta gehienez 6a/b ko zailtasunekoa. Aproximazio luzea eta astunaren ondoren, ( 2 ordu), pareta azpira iritsita, inguruaren giro mineral eta basatiak txunditzen gaitu. Arkaitza kontuz ibiltzekoa da, batez ere hasierako luzeetan, eta gainera lehen luzerako pitoiak ez ditugu topatzen. Altura irabazia ahala, patioa areagotzen da. Eguraldi aparta dugu, baina noiz nahi laino jostalari batzuk inguratzen gaituzte. Total, giroaren zorroztasunak markatutako eguna biziko dugu. Urriellon edo Dolomitetan egon gintezke kareharrizko ozeano hau zeharkatzen, baina hemen gaude, Pirinioetan, elurrik gabeko eskiko pisten gainean. Nire lagunari bia ez zitzaion gehiegi gustatu. Ni ordea oraindik liluratuta nago bertako giroarekin. Eta biok bat egiten dugu largo batzuen edertasuna baloratzerakoan.


Laburtuz, “Trois ans dèja” , MD, 350m, 11 luzera eta ensamble luze bat, horietatik 8 nahiko zailak (6a-Aº), basikoki ekipatuta, baina zenbaitetan fisurero eta friend-ak eskatzen duena. Azken bi luzera guztiz pelatuak. Guk 6-7 bat ordu eman ditugu. Tontorreko bistak, beti bezala, zoragarriak.


Rognon de Ger ez omen da arkaitza eskaladarako lekurik hoberena, baina neguan egoera aldatzen da. Hau ordea, beste istorioa da, beste baterako uztera pena merezi duena…


Patxi Lasarte

Biaren krokisak

Eguna argitzen paretari hurbiltzean.

Rognon de Ger, ipar ekialdeko pareta.

5. luzeran, 6ª-ko pauso ederrak.

lainoak gurekin jolasten pareta erdian.

patioa gero eta nabariagoa

trabesia ederra bezain gogorra…(6ª+?) eta Urrielloko gogoramenak


zailtasunen amaneran, 9. luzeran

tontorrean oparitxo bat


Una respuesta to “Uda agurtzen Gouretten”

  1. [...] KRONIKA IRAKURRI/VER CRÓNICA [...]

Escribe un comentario