Alpeak. Ametsetako bidaia…
4 pertsonetako 2 kordada osatu genituen,eta helburua oso argi genuen, gau bat Europako aterpe altuenean pasatzea zen .Margarithako aterpea, 4554 metrotara dago, Monte Rosako tontor batean kokatuta,Signalküppe-ko tontorran hain zuzen ere…helburua argi jakinda,arazo bat baino ez zegoen,eta ez zegoen gure esku; eguraldia…

Arista de subida a Lyskamm
Beraz, abuztuak 2 an Saas Groundera abiatu ginen, gogo handiekin. Alpeetan,oso importantea da gorputza pixka bat aklimatatzea altueran zenbait egun pasatzen badituzu,guk aklimatazeko Weismeies(4027m) igotzea aukeratu genuen. Normalean mendi hau egunean egiten da, Saas Grunden teleferikoa hartu eta di-dau batean 3000 metrotan uzten zaitu, eta 7 ordutan igo ta jeisten da tontorretik, bainak guk beste bide bat aukeratu genuen Weismeies teleferikoa hartu barik igotzeko. Saas Allmagelertik igo ginen, lehenengo egunean Allmagellerhute-en(2885mt) lo egin, eta hurrengo egunean Weismeiesko tontorra lortu genuen, arista erraz batetik igota(I eta II pasoak gaindituz).Tontorra lortu genuen egunean eguraldia eskasa euki genuen, eta goian hotza pasa genuen, gainera ez zen ezer ikusten… astea hasteko nahiko eskas…
Hurrengo egunean Zermatt aldera abiatu ginen. Egun horretan Breithorn west eta Breithorn central lortzeko helburua genuen. Eguraldia ederra euki genuen goiz osoan zehar,eta oso oso errazak diren bi tontor hauek problemarik gabe igo genituen…eguerdian Roccia Nerako glaziarea zeharkatu genuen Valle d¨Ayas(aterpe ederra) ko eguraldia txaterperuntz..eta pixkanaka pixkanaka arrerantz egin zuen…nahiz eta ekaitza sartzen ari zela nabaria zen, Polluxko gaina oso hurbil geneukan, eta Aitorrek eta Igorrek, Jonekin batera gora abiatu ziren, besteok, zenbait trumoi entzun ondoren, arineketan jeitsi ginen aterpera… 2 ordu geroago, Jon, Igor eta Aitor heldu ziren, Pollux igota.
Ekaitza pasa ondoren, hurrengo egunean, oso garbi atera zen goiza.Hurrengo helburua Castor Igotzea zen. Valle d’Ayastik nahiko azkar igo ginen Castorerra .Castor ez da zaila,baina kontu handirekin ibiltzeko rimaya bat eta arista bat ditu, guk igo ginen egunean,elurra bikain zegoen,eta horrek lanak erraztu ginduen..Castoretik jeitsi bezain laster, zeozer jan, eta eguraldia oso ona geneukanez Lyskameko tontorra igotzera abiatu ginen. Lyskamen “ambientillo” pixka bat izan genuen. Berez, Lyskam bere gauza du, arista fin eta nahiko luze bat du; alde batera 1500 metroko jausia du,beste aldera 400 metroko jausia gutxi gora behera…Gainera haizea sartu zen,eta goian gogor jotzen zigun…dena den,kontu handirekin gaina lortu genuen,eta nik behintzat,astean zehar gehien goxatu nuen mendia izan zen …Lyskam egin ondoren, Quintino Sellako aterpean egin genuen lo…gau horretan elurra bota zuen..Hurrengo egunean Monte Rosara “Nasso”ko lepotik…

Toda la pala de subida al castor…
Gauan zehar elurra bota ondoren,goizeko 4,30 etan altzatu ginen,baina oraindik ekaitza zegoen,beraz ordu bat gehiago geratu ginen ohean…Ordu hori pasa ondoren,ekaitza bukatu zen,eta zerua urdin urdin geratu zen…
“Nasso”ko lepoa nahiko arriskutsua da, normalean izotz asko dauka, eta imagina ezazue dagoen jausia…Guk elurra oso ondo topatu genuen, izotza, egon bazegoen, baina gau horretan elurra bota zuenez egoera ona zen. Nassoa pasa ondoren, Monte Rosako glaziarean sartzen zara,·Plateau Rosan· hain zuzen ere,Plateau Rossan zaudenean,4000ko tontor asko eskura dituzu,guk Corno Negro,Lisjoch,Parrospitze eta Signalküppe egin genituen…arazo handirik gabe,baina Piramide Vincet ere eskura dago eta arazorik gabe igotzea posiblea da…hobeto Gnifettiko aterpetik igota Quintinotik baino..
Matterhorn, Weisshorn…
Glaciar Grenzgletscher (Breithorn’s-Pollux-Castor-Liskamm’s-Monte Rosa)
Beraz helburua lortu genuen,ba geunden Margaritako aterpean, Europako altuena eta gainera eguraldia onarekin. Goitik Mont Blanc,Grand Paradiso,Cervino, Dufuorspitze, Doom, Allalinhorn… gainak ikusten dira….baita Italiaruntz begiratuta Torino eta Milanko argiak ikusten dira..leku zoragarria da!!
Hurrengo egunean 3000 metroko jeitsiera genuen,baina jeitsi aurretik Zümsteinpitzeko tontorrean puntuatu genuen,aterpetik oso hurbil baitgenuen…puntuatu ondoren Glenzgletcherko glaziaretik behera ordu morbo bat Ronttenbodenko tren geltokira heldu arte…aste zoragarria pasatu genuen alpeetan,eta gainera eguraldi onarekin.Mendia gustukoa dugunontzat, Alpeak ezagutzea ia derrigorrezkoa dugu..”nahiko hurbil” dugun mendi batzuk dira eta tamalez Piriniotan edo Picos de Europan aurkitzen ez ditugun glaziareak eta mendiak aurki ditzazkegu,hori bai, beti kontu handirekin eta ondo prestaturik ibiltzeko mendiak dira…




[...] PINCHA AQUÍ -HEMEN SAKATU [...]
Alpeak « Mendiko Lagunak mendi taldea (((blog))) dijo esto en 2009/05/29 a 18:00