BERRIA!!! Izotza Alpeetan
Patxi Lasarte
Maiatzeko azken asteburua. Alpinismo ikastaro batean nagoelarik, Gavarnien oraindik dagoen elur piloa egiaztatu dezaket, harriturik. Pic de Tentes-en tontorretatik, Pirineoa ederra ageri da: Vignemale, Gavarnie, Neouvielle… Ederra eta oraindik nahiko zuri. Hain luzea izan bait da aurtengo negua…
Niretzat behintzat, aspaldi hasi zen, Gabonetako oporretan Viktor eta biok Frantziako zelai izoztuak zeharkatu genituenean Alpeetarako bidaian. Laugarren aldia zen hara hurbiltzen nintzela izotz eskaladarako baldintza onak ziurtatu nahian. Viktorrentzat, ordea, estreinako aldia zen, eta hango eskaladaren plazerra hutsari, edo hango paisai arranditsuen kontenplazio lasaiari, lagunaren begiradan liluraren distirak ikusteak nigan sorrarazten zuen barneko poza gehitzen zitzaion.

La colera du ciel, 300 m ·3+ ko zailtasuna

Vallon du diable, Hemos a Godo ezkerreko kaskada da. 220 m, 4-go zailtasuna

Kaskada berdina rappelatzen
Grenoble eta Briançon artean zabaltzen da Alpeetako izotzen paradisua. Mont Blanc-eko mendikatetik urrun, Écrins-eko mendatz zabalean bailara ugari topatzen ditugu. Bailara bakoitzean, udaran ur-jauzi kantariak direnak, hotz latzak harrapaturik, izotzezko bitxiak bihurtzen dira, gure pioletentzat eskuragarri. Bailara asko dago, izotz kaskada asko, eta normalean, bailara bakoitzean, ondo kokatutako herriren bat garagardoren bat hartzeko, eta gîte-ren bat bertan alojatzeko. Hotza, alajaina… Urte batean berdin zion eskalatzera joatea goizeko 7-tan ala eguardiko 2-tan. Termometroa beti toki berean bait zegoen, hotzak petrifikaturik . Minus 11 ºC. Beno, ez, gau batean minus 14º ra jeitsi zen…
Oraingoan La Graven instalatu ginen, Meije handiaren itzalpean. Baina aurrekoetan egonak gara Argentiére La Bessén eta beste lekuetan. Behin, hotzak kotxeko bateria bitan deskargatu zigun. Beste batean, Raul lagunaren autokarabanaren ur zirkuito guztiak izoztu… Neguan behintzat, ez da leku egokia kanpinerako inguru hau. Eskaladarako, ordea, ezinhobea… Aukeran bia asko dago: gogorrak eta errazagoak, luzeak eta motzagoak, hurbilpen luzearekin edo batere ibili beharririk gabe. Hori bai, orokorrean, zailtasuna (eta hotza) normalean Pirinioetan topatzen duguna baina apur bat gogorragoa da. Izotza batzutan hauskorrago, tornilloak sartzeko zailago… Baina hainbestetan etxe ondoan topatzen ditugun baldintza ozta-oztakoak, Alpeetan arraro bihurtzen dira, eta gehienetan izotz sendo eta potentean aritzeak bestelako xehetasunak konpentsatzen ditu.
Ekaineko lehen aste honetan, katu oinak ateratzean eta pioletak definitiboki zintzilikatzean, ezin izan dut ekidin Alpeetako irudiok berrikustea nostalgiaren begiradaz

Malaval, Délire du chacal, 90 m, 4-go zailtasuna

Victor. El abominable hombre de los hielos

Delire du chacal, bigarren luzera




[...] BESTALDE, PATXI LASARTEK ALPINISTAK NEGUAN IGAROTAKO KRONIKA BERRI BAT BIDALI DIGU ETA JADA IKUSGAI DAUKAZUE, JENDEAK BIDALITAKO KRONIKAK ATALEAN HEMEN SAKATU KRONIKA IKUSTEKO [...]
Mendiko Lagunak mendi taldea (((blog))) dijo esto en 2009/06/11 a 09:47