Irurtzungo Bi Ahizpetako aitzak.
Azken 40 urtetan, Irurtzungo Bi Ahizpetako aitzak izan dira gipuzkoar eta nafartar eskalatzaileentzat lehenengo harremana pareta handi batekin, “bigwall” txikitxo batekin. Bere patio eta bertikaltasunak, errekaren zaratak zintzurraren azpian, eta autobidearen jaleoak giro berezia ematen diote hemen egindako edozein eskaladari. Ahizpa Nagusian zabaldu berri duten azken bia, “Gora gu eta gutarrak” aitzaki ederra da oraindik pareta hau ezagutzen ez duena zirikatzeko. 210 m 7 luzetan banatuak, guztiz ekipatua, 6ª ko zailtasun nahiko homogeneoarekin, (pasotxo batzu zailtxoagoak, obligatorioak ez direnak). Abuztuko egun batean Unai eta biok bertan egon ginen, eta bioi harritu gintuen eskaladaren logikotasuna eta pasuen edertasuna. 60 mtako soka sinplea eraman genuen, eta gero tontorretik jaitsiera normala jarraitu genuen, destrepetxo batzu eta bi rappel disuena. Geroztik badakit Amurrioko beste kordada bat egon dela bertan. Guztiz gomendarria beraz… Eta pareta honen giroa bereganatua izaten dugunean, beti aukera izango dugu basatiagoak diren beste bietan muturra sartzeko: Berrio bidea, Giovanni Corpocorto, Felix Calvo.. zai izango ditugu.
Patxi Lasarte

Bi Ahizpak

2gn largoan

2gn bileran, lasai asko

Bavaresa pauso eder batzuk

Tontorran materiala jasotzen. Eta bestaldean Ahizpa Txikia zai.




[...] Ikusi PATXI LASARTE-K bidalitako azken kronika [...]
Mendiko Lagunak mendi taldea (((blog))) dijo esto en 2008/11/27 a 20:15