Eskalada Aiaratarren gloria zaharren hamargarren topaketa

Agüero herria eta bere malloak. Ezkerrekoa, Peña Sola
Hamargarren urtea da eskaladaren inguruan bildutako lagun batzuk noizbehinka elkartzen garela mendiaz eta konpainiaz gozatzeko. Eta oraingoan Riglos aldera abiatu ginen. Riglos eskaladoreentzat galaxia ezaguna eta erakargarria izan da aspaldidanik. Hain ezaguna, askotan ere interesgarriak diren bere sateliteak oharkabean bezala geratzen direla. Holako zerbait gertatzen zaio Agüero herriaren gainean altxatzen den Peña Solari, Riglosko malloak guztiz eklipsaturik.
Eta hala ere, Peña Sola aitza ikusgarria da, paisai eder batean kokatua. Hurbilpena bost minutuko pasioa. Bide normala guztiz ekipatuta dago, agian gehiegi ere goiko largo errazetan. Eskalada atsegina da, lau edo bost largotan bere 150 m gainditzen dituena. Hasieran artifizialeko pauso batzuk badira, eta bigarren largoan 6ª-ko pauso bat tranpeatu daitekena. Gainerakoa, V eta IV. Laburtuz, MD inf. Hau da, lagunartean udazkeneko egun eguzkitsu horietako bat pasatzeko aitzakia ezinhobea. Guk behintzat hala pasatu genuen!!!
Esatea ere Agüero inguruan bide zidor asko, itxuraz politak, balizatu dituztela, eta mendiko bizikletaz ibiltzeko pista ederrak badirela.
Agüero inguruko soro batean, almendroen itzalpean bibakeatu ondoren, topaketari amaiera emango diogu Gallego ibaiaren ur-bizietako jaitsiera bat egiten kanoan urtegitik Murilloraino. Urak hotz xamarrak egon arren (udazkenan gaude) jaitsiera gozada bat izango da, eta nahiz eta kanoa guztiak behin baino gehiagotan bolkatu, izugarri disfrutatuko dugu ibaiaren urlasterrekin eta inguruko malloen bistekin.
Guztiz gomendagarria.

Viktor prentsarentzat posatzen hasierako artifizialean

Xabi bigarren largoko biran

Tontorran denak bilduta
Poz pozik jaisterakoan

Talde osoa Gallego ibaia jeitsi ondoren
Patxi Lasarte





[...] KRONIKA IKUSI HEMEN SAKATU- VER CRÓNICA PINCHAR AQUÍ [...]
Kronika berria-Crónica nueva « Mendiko Lagunak mendi taldea (((blog))) dijo esto en 2009/03/02 a 22:36